Baztango gazteek frontenis txapelketa antolatu dute maiatzaren 20an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 15:00
Irudia: Freepik.com

Maiatzaren 17ra arte ematen ahalko da izena eta bikoteak zozketa bidez aukeratuko dituzte

Baztango Gazte Asanbladak frontenis txapelketa antolatu du maiatzaren 20an, larunbata, hilabetea ongi akitzeko. Iriarte pilotalekuan 10:30ean izanen da txapelketa eta ondotik bazkaria eginen dute. Izena emateko epea maiatzaren 17ra arte egonen da irekia, eta horretarako gaztetxeko instagramera mezu bat bidali beharko da, edo asanbladako kideren batekin zuzenean solastatu. Epea hetsita, bikoteak zozketa bidez osatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun