Joan den urte akaberan Baztango Udalak mendi komisionatuen karguak berritzeko prozesua abiatu zuen, ohiko deialdian. Erbereko kuarteleko kasuan, ez zen inor aurkeztu, eta kargua hutsik gelditu zen. Orain, Luis Javier Laurnagarai Mihura herritarrak mendi komisionatuaren kargua betetzeko interesa erakutsi du, beraz, ezohiko deialdia abiatu du udalak.
Prozedura ohiko deialdiaren berbera izanen da; interesdunak aurkezteko epea ireki da maiatzaren 17ra arte eta akitzean aurkeztutako hautagaien zerrenda argitaratuko du udalak. Ondotik, kuarteleko herri bakoitzean batzarra eginen dute hautagaiak bozketa bidez aukeratzeko.