09:00etan hasiko da jardunaldia, erraldoien muntaketarekin eta ondotik eginen den kalejiraren antolaketarekin. 10:00etan erraldoien aurkezpena eta ongi etorriko Aurreskua eginen dute, eta kalejira abiatuko dute herriari itzulia eginez 12:30era arte. 13:00etan Iruritako Erraldoien Konpartsak eta gonbidatutako konpartsek dantza bana eginen dituzte, eta 14:30ean bazkaria eginen dute karpan. Arratsaldean besta giroa eta ostatua izanen da karpan.