Haurrendako kirol-jolasak izanen dira udan Giltxaurdi kiroldegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 14:00

Bi astez hainbat jolas eta kirol egiteko aukera izanen da eta 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua egonen da

Baztango Udalak 6-11 urteko haurrendako kirol-jolasak antolatu ditu udako bi astetan Giltxaurdin. Zehazki, uztailaren 3tik 7ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra izanen da ekimena. Ane Dendarieta eta Jaione Arnal monitoreen eskutik, kirolak egiteko, jolasetan aritzeko eta igerilekuan ibiltzeko aukera izanen dute haurrek. Goizetan izanen dira saioak, 09:30etik 13:30era.

Izen ematea maiatzaren 22an eta 23an izanen da Baztanen erroldatuak daudenendako, eta 24an eta 25ean gainerakoendako. Urteko abonatuek 75 euro ordaindu beharko dituzte eta abonatuak ez daudenek 95.

Udako igeriketa ikastaroak

Kirol-jolasez gain, igeriketa ikastaroak ere antolatu dituzte uda honetarako Giltxaurdin. Hiru asteko ikastaroak izanen dira, uztailaren 3tik 21era eta uztailaren 31tik abuztuaren 18ra. Izen ematea maiatzaren 22an eta 23an irekiko dute Baztanen erroldatuendako, eta 24an eta 25ean erroldatuak ez daudenendako. Horretarako, eskuragarri daude giltxaurdi@baztan.eus helbidea eta 948 452 301 telefonoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun