Saioa 17:00etan izanen da Erratzuko Elkartean eta bertan Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Sarasua Laskarai, Idoia Granizo Uribarrena, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez bertsolariak ariko dira kantuan, eta Ane Ezenarro Beristain izanen da gai jartzailea.
Sarrerak aitzinetik bertsosarrerak.eus helbidean daude salgai eta egunean bertan ere erosi daitezke 8 eurotan.
Saioaren ondotik afaria egonen da (menu begetarianoa) elkartean. Afariko txartelak Elizondoko Txokoto tabernan edo Erratzuko Zubipunta ostatuan eros daitezke 15 euroren truke.
Erratzuko kanporaketaren aitzinetik, pasa den larunbatean jokatu zuten lehenengo saioa Bilboko Biran. Bertan 100 lagun inguru elkartu ziren saioa ikustera eta Maddi Ane Txoperena lesakarrak, Maider Arregik eta Eli Zalduak lortu zuten finalerako txartela.
Finala Oñatin eginen dute, maiatzaren 27an.