Baztango EH Bilduk kanpaina hasiko du ortziralean Erratzun eta mitina eginen du larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 10a, 07:00

Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, Baztango EH Bilduk bi hitzordu antolatu ditu astebururako

Ortziralean, maiatzaren 12an, udal taldeak hasmenta emanen dio kanpainari 19:30ean Erratzuko plazan, eta musika eta merienda izanen dira bertaratzen direnendako.

Hurrengo egunean, larunbatean, ekitaldi politikoa eginen dute Elizondoko plazan 12:00etan. Mitina izanen dute, zuzeneko musika eta poesia izanen da, eta taldeko argazkia aterako dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun