Gailu taldearen kontzertua izanen da ortziralean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 9a, 16:00

Gailu musika taldeak kontzertua emanen du ortzirale honetan, maiatzaren 12an, Erratzuko Zubi Punta ostatuan 23:00etan. Mikel Abrego, Xabier Olazabal 'Drake' eta Okene Abregok osatzen dute talde andoaindarra, eta euskal musika pop, rock, elektronika, punk eta hip-hoparekin nahasten ditu hirukoteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun