Giza Liburutegiak ekimenarekin solasaldiak antolatu dituzte maiatzaren 10ean Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 16:30

Baztango Udalak bat egin du Giza Liburutegiak ekimenarekin eta bi testigantza aditzeko aukera izanen da heldu den asteazkenean Baztango Liburutegi Publikoan 17:00etatik 18:30era. Zehazki, Yadira del Carmen Ramirez etorkina eta Amaia Iturriria abeltzaina izanen dira hizlariak. Plazak mugatuak izanen dira eta izena maiatzaren 9ra arte ematen ahalko da, 680 732 855 telefonora deituz edo gizaliburutegiak@gmail.com helbidera idatziz.

Yadira del Carmen Ramirez

«Nikaraguarra naiz. 2015ean 31 urte nituela, nire herrialdetik atera nintzen nire alabarentzat etorkizun hobea bilatzeko eta gaur egun Baztanen bizi den amarentzat. Haurren eta adinekoen zaintzaile moduan eta garbiketan lan egiten dut».

Amaia Iturriria

«Duela bortz urte hasi ginen bikotea eta biok etxeko nekazaritzari segida ematen. Ardiak, behorrak eta behiak dauzkagu. Dena ekologikoan ekoiztuta, haragi eta gasnaren salmenta zuzena egiten dugu. Orain dela sei hilabete guraso izan ginen eta hor gabiltza dena koordinatu nahian».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun