Baztango XXVIII. Mendi Itzulia maiatzaren 28an eginen da Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 15:00

Bi ibilbide egiteko aukera izanen da eta izen ematea ireki dute dagoeneko

Baztango Mendigoizaleak taldeak aurtengo mendi itzulia antolatu du, maiatzaren 28an Iruritan eginen dena. Bi ibilbide izanen dira: A ibilbidea motza izanen da, 21 kilometrorekin eta 1.300 metroko desnibelarekin; B ibilbidea luzea izanen da, 30 kilometrorekin eta 2.000 metroko desnibelarekin. Itzulia 07:00/07:30ean abiatuko da eta kontrol postuak izanen dira bide guztian zehar.

Izen ematea mendizmendi.com webgunearen bitartez egin daiteke hilaren 26ra arte, edo egunean bertan Iruritan 06:15etik aitzinera. Parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dira, federatuen kasuan 10.

Ibilbide osoak ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun