Bidasoko Itzuliaren gaurko etapa Bagordin helmugaratuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 07:00
Txirrindulariak atzoko etapan, Endarlatsatik Bera aldera. Argazkia: Bidasoa Itzulia.

Bidasoko Itzuliaren 49. edizioko bigarren etapa jokatuko dute gaur. Hendaian hasi eta Bagordin, Baztanen, akituko den 129,10 kilometroko etapa izanen da. Horren harira, Bagordiko igoera, 15:50etik 17:45era itxita egonen da, oinezkoendako eta txirrindulariendako izan ezik. Bertze bidegurutzeak, berriz, lasterketa pasatu baino hamar minutu lehenagotik itxiko dituzte.

Aurten Baztandarra Txirrindulari Elkarteak 40 urte beteko dituela probestuz, Bidasoko Itzulia ekarri nahi izan dute. Adierazi dutenez, «ilusio handia da guretako horrenbertze urteren ondotik Bagordin etapa bat akitzea eta gainera, aurten bi aldiz pasatuko dira txirrindulariak Bagorditik». Hala, «errepide bazterrean txirrindulariak animatzeko» deia egin diete herritarrei.

Gaurko etapa: Hendaia-Bagordi I 129,10 km

IBILBIDEA ERREPIDEA KM ORDUTEGIA 40 KM/H
Hendaia I Gazteluzahar (irteera neutrala) Herrigunea 0 14:00
Irun I Puntxas (irteera erreala) N121A 0 14:08
Endarlatsa N121A 5,8 14:16
Bera (Saihesbidea)
N121A 10,1 14:23
Etxalar N121A 14,4 14:29
Sunbilla N121A 25,3 14:45
Doneztebe irteera
N121A 27,7 14:49
Legasa NA-1210 29,6 14:52
Narbarte NA-1210 30,8 14:54
Oronoz-Mugairi NA-1210 32,3 14:56
N121 sarrera N121A 33,1 14:57
N121 Almandoz irteera NA-1210 39,4 15:07
Almandoz NA-1210 40,5 15:08
Berroeta NA-1210 42,8 15:12
Zigako mendatea NA-2540 47,2 15:18
Irurita NA-8307 51,2 15:24
Elizondo NA-8307 54,3 15:29
N121B sarrera N121B 51,2 15:30
Amaiur Herrigunea 61,7 15:40
N121B sarrera N121B 65,2 15:45
Elizondo NA-8307 75 16:00
Irurita NA-8307 78 16:05
Lekarozko campusa NA-4404 80,1 16:08
Orabideko biribilgunea Landa 82,6 16:11
Bagordi (helmugatik pasatzea) Landa 86,1 16:17
Bagordiko mendatea
Landa 87,8 16:19
Orabidea (Kortariko gasnategia) NA-4453 95,9 16:31
Otsondoko mendatea NA-4453 104,3 16:44
Ordoki N121B 112 16:56
Bozate NA-2600 113,2 16:57
Arizkun NA-2601 114,1 16:59
N121B sarrera N121B 115,3 17:00
Elizondo NA-8307 118,7 17:06
Irurita NA-4404 121,8 17:10
Lekarozko campusa NA-4404 123,2 17:13
Orabideko biribilgunea Landa 130,6 17:16
Bagordi (Helmuga)
Landa 134,1 17:21

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun