Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleak Anberesen izan dira bertako ikastetxeekin elkarlanean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 16:30

Elizondoko Lanbide Eskolako 'Ostatu eta garbiketa arloko laguntzailea' graduko ikasle eta irakasleak Anberesen (Belgikan) egon dira 10 egunez Erasmus programarekin

Bertan, hango bi ikastetxeekin aritu dira elkarlanean: De Leerexpert Schotensesteenweg 252 eta De Leerexpert Begijnenvest.

Elkarlan horretan, «bertako ikastetxeetako ikasleak praktikak egiten dituzten leku eta enpresak ezagutu dituzte batetik, eta bertzetik, bertako kultura, hizkuntza, ohitura eta lagun berriak ezagutzeko aukera izan dute».

Ikasle eta irakasleek adierazi dutenez, «benetan esperientzia aberasgarria izan da eta bereziki zoriondu behar da bertako arduradunen lan paregabea dena ederki antolatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun