Baztango Frontenis Txapelketa Mistoa eginen da uztailean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 17:00

Baztango hainbat gaztek bailara mailako frontenis txapelketa mistoa antolatu dute, uztailean jokatuko dena. Gehienez ere 16 bikotek parte hartzen ahalko dute eta maiatzaren 10era arte ematen ahalko da izena, 20 euro ordainduta. Horretarako, 650 89 00 08 edo 619 92 32 45 telefono zenbakietara idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun