Baztango Udalak eta Iruritako Herriak bertso saio musikatua antolatu dute maiatzaren 7an 18:00etan Gizarte Bilgunean. Sarrera debalde izanen da eta lau bertsolarik parte hartuko dute: Julio Sotok, Nerea Ibarzabalek, Maddalen Arzallusek eta Uxue Alberdik. Gainera, Nahia Bailon eta Izargi Zumarraga izanen dira musikariak eta Mattin Aiestaran gai jartzailea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.