Jon Oskoz zenaren omenez eginen dute Izpegiko V. auto Igoera maiatzaren 6an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 19:00

Lehen aldiz Jon Oskoz zenaren omenez eginen dute Izpegiko Igoera.

DRS Razing eskuderiak, Nafarroako Automobilismo Federazioaren laguntzaz antolatutako Izpegiko V. Igoera maiatzaren 6an eginen dute. Antolatzaileek erranetan, aurtengoa berezia izanen da, lehen aldiz Jon Oskoz zenaren oroimenez eginen baitute.

Erratzu eta Baigorri lotzen dituen mendateko errepidean eginen dute lasterketa. Ibilbideak 5,200 kilometro izanen ditu eta lau txanda eginen dituzte, bi entrenamendutakoak eta bi lasterketa ofizialekoak. Errepidea 13:00etan itxiko da eta lasterketa 14:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun