Baztango XXXII. Udaberri pilota txapelketako finalak jokatu dituzte apirilaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 3a, 11:00
Baztango Udaberriko XXXII. pilota txapelketan parte hartu duten pilotarietako aunitz, igandeko sari banaketaren ondotik.

Gazte mailan, Egoitz Elizegi goizuetarra, Zabaleta oiartzuarrarekin batera suertatu da txapeldun

Txaruta elkarteak hogeita hamabigarren aldiz antolatutako Baztango Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 30ean, igande goizean jokatu dituzte Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iker Salaberria pilotari profesional goizuetarra izan zen sari banaketan.

Gazte mailan txapeldun izan ziren Egoitz Elizegi goizuetarra eta Zabaleta, tartean Iker Salaberria profesionala dutela.

 

Finaletako emaitzak

Elizondon jokatutako finaletan:

  • Umeak A kategorian, Barañaingo Iker Bengoetxea eta Iruñeko Aritza Mauleonek 18-10 irabazi zieten Bortzirietako Aimar Almandoz eta Beñat Goñiri.
  • Kimuak A kategorian, Bortzirietako Urko Telletxea eta Jon Lazkanotegik 18-15 irabazi zieten Bortzirietako Ioritz Iguzkiagirre eta Erik Igoari.
  • Haurrak A kategorian, Malerrekako Mattin Leiza eta Iker Anzizarrek 18-4 irabazi zieten Malerrekako Hegoi Fagoaga eta Zuhaitz Barbarini.
  • Kadete A mailan, Amaiurko Arkaitz Goienetxe eta Bañosko Angel Mitok 18-16 irabazi zieten.Oiartzungo Manex Olaiz eta Unai Zelaraini.
  • Gazte mailan, azkenik, Oiartzungo Oier Zabaletak eta Goizuetako Egoitz Elizegik 22-20 irabazi zieten Mikel Leonet eta Aitz Aranburu oiartzuarrei.

 

Bertze lau finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zituzten:

  • Umeak B kategorian, Berroetako Aieko Migeltorena eta Iruritako Oihan Etxenikek 18-17 irabazi zieten Urdazubiko Ekhi Jaurena eta Iruritako Mikel Agerralderi.
  • Kimuak B kategorian, Iruñeko Jon Goñi eta Mikel Iñarreak 18-9 irabazi zieten Iruñeko Jon Ander Okiñena eta Oihan Hualderi.
  • Haurrak B kategorian, Larraungo Aitor Balda eta Unai Otamendik 18-8 irabazi zieten Billabonako Xumar Iparragirre eta Beñat Larrarteri.
  • Kadete B mailan, azkenik, Iruñeko Marcos Crespo eta Julen Gelbentzuk 18-6 irabazi zieten Oiartzungo Gexan Martinez eta Aitor Etxeberriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun