Baztango EH Bilduk bi tailer antolatu ditu ortzegun eta ortziralean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 15:30

Baztango EH Bilduk bi hitzordu antolatu ditu aste honetan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Maiatzaren 4an 19:00etan 'Baztan, bizitzeko toki bat' tailerra izanen da eta etxebizitza, zaintza, inklusio soziala, euskara eta feminismoa landuko dituzte. Maiatzaren 5ean, berriz, 'Baztan, lan egiteko toki bat' tailerra izanen da 19:00etan, eta tokiko ekonomia izanen dute solasgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun