Zigako eskolako ikasleek eta irakasleek Ttipi-Ttapa bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 10:17
Zigako eskolako ikasleek Ttipi-Ttapako erredakzioan.

Zigako ikasle eta irakasleen bisita izan dugu gaur goizean Ttipi-Ttapa aldizkariko erredakzioan. Aldizkaria eta erran.eus nola egiten den ikasi ondotik, Olentzeroren ginkana egitekoa dute Lesakan, goiz-pasa. Maren, Ainara, Inar, June, Aroa, Oier, Hegoi eta Anek adi aditu dituzte azalpenak, Maite eta Izaskun irakasleekin batera. Goiz-pasaren ondotik, etxera bueltatuko dira mikrobusean bazkaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun