Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ohiko batzar orokorra eginen du maiatzaren 13an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 19:00

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak urteroko ohiko batzarrerako deia egin die bazkide guztiei. Maiatzaren 13an Elizondoko Arizkunenea kultur etxean eginen da, lehen deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30ean. Ondoko gaiak landuko dituzte:

  1. Aitzineko aktaren irakurketa eta onespena.
  2. 2022/2023 denboraldiko granja eta elkartearen kontuen irakurketa eta onespena.
  3. Bazkide berrien sarrera eskaerak.
  4. Foraneo txartelak ehiza modalitate desberdinetan dauden beharren baitan banatzea.
  5. Lehendakari izateko hautagaiaren aurkezpena.
  6. Postuak kudeatzeko plangintza aldatzea.
  7. Basurde kuadrillen arteko egutegi onartua.
  8. Granjako produkzioaren egoeran emandako aldaketak.
  9. Tiro eremuan egin beharreko aldaketak eta moldaketak.
  10. Zaguako postuak % 50ean bazkideen eta klubaren artean esleitua.
  11. Nafarroako Ehizaren Eguna 2023.
  12. Baztango ehiza barrutiko arautegi berria.
  13. Galderak eta eskaerak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun