Oinarrizko gaitasun digitalen eta administrazio elektronikoen ikastaroa maiatzean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 16:00

Elizondoko Lanbide Eskolan izanen da ikastaroa, maiatzaren 8tik 19ra 09:15etik 13:15era

Nafar Lansareak langabeak formatzeko ikastaroa antolatu du Elizondon, oinarrizko gaitasun digital pertsonalari eta administrazio elektronikoari buruz. Lanbide Eskolako beheko solairuan izanen da 40 orduko kurtsoa, maiatzaren 8tik 19ra 09:15etik 13:15era.

Ikastaroa dohainik izanen da eta hurrengo gaiak landuko dituzte: bilaketa eta nabigazio segurua Interneten, ziurtagiri digitala, online erosketak, posta elektronikoa eta bideokonferentziak, Cl@ave sistema, ariketa praktikoak eta administrazioaren izapideak (medikuko hitzorduak, enplegu eskaerak, gizarte segurantza eta ogasuna).

Izen emateko edo informazio gehiagorako egin klik hemen, deitu 948 012 012 telefonora edo idatzi SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun