Iruritako Mendi Duatloian izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 27a, 12:00

Apirilaren 29ko 22:00ak arte ematen ahalko da izena, lasterketa banaka edo binaka egiteko

Iruritako III. Mendi Duatloia maiatzaren 7an izanen da aurten eta bi ibilbide izanen ditu; lasterka 8,5 km eta 290 metroko desnibelarekin eta bizikletan 19,75 km eta 640 metroko desnibelarekin. Lasterketa banaka edo binaka egiteko aukera izanen da.

Duatloian parte hartzeko izen ematea asteburu honetan hetsiko da, larunbatean 22:00etan. Parte hartu nahi dutenek kirolprobak.com webgunean eman dezakete izena, banaka 20 eurotan eta erreleboka 30 eurotan. Parte-hartzaileen kupora iristen ez bada, probaren egunean ematen ahalko da izena, banakako probarako 25 eurotan eta errelebo probarako 40 eurotan.

Ibilbideen trazadurak izena emateko webgune beran daude eskuragarri, baina norbaitek antolatzaileekin batera ikusi nahi baditu, antolakuntza taldearekin harremanetan jar daiteke iruritakoduatloia@gmail.com helbidearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun