Baztango Independienteak udal talde berria hauteskundeetara aurkeztuko da Pello Sarratearekin buruan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 13:30

150 sinaduratik goiti lortuta, «ilusioarekin eta etorkizunera esperantzarekin begira» sortu dute iniziatiba

Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, Baztango hainbat herritarrek Baztango Independienteak hautesle elkartea aurkeztu dute, «biztanle sektore haundi bati ahotsa emateko». Zerrenda hurrengo kideek osatuko dute:

  1. Pello SARRATEA SANZBERRO
  2. Andoni IRIGOIEN MARITORENA
  3. Mattari ALTZUARTE GAZTELU
  4. Beatriz ETXEBERRIA VALCARLOS
  5. Mirentxu Garbiñe FERNANDEZ ARETXABALA
  6. Luis Miguel MORTALENA SALDIAS
  7. Mª Pilar ITURREGI VICONDOA
  8. Santiago URRUTIA JUANIKOTENA
  9. Mª Rosario BERGARA MIHURA
  10. Francisco BENGOETXEA FELIPE
  11. Patrizia LEIZA ARRAZTOA
  12. Martin Antonio ARRIADA MITXELENA
  13. Miren VERA RODRIGUEZ

Taldeak azaldu duenez, «udal honek urtetan zehar izandako proiektu ekonomiko ezak hainbat pertsona elkartzea eragin du, sentsibilitate desberdinekoak baina gauza batek batzen gaituena: proiektu ekonomiko estrategikoak eta garapen iraunkor bat diseinatzeko beharra. Era horretan, Baztanen lana sortu eta bertako biztanleek ibarrean beren familiarengandik gertu bizitzen jarraituko dutela bermatuko duten proiektuak eskainiko diogu jendeari».

«Sentsibilitate eta ideologia anitzeko» baztandarrak elkartu dira: «nekazariak, autonomoak, enpresarioak, ehiztariak, jubilatuak, emigranteak, irakasleak, ostalariak, kirolariak… baztandarrendako eguneroko bizitzan onak izanen diren iniziatibak bultzatzeko asmoarekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun