Eraikinaren eta zolaren erosketa ondasun zatiezin gisa 430.000 euroan baloratua zegoen, BEZa aparte. Baztango Udalak 170.000 euroko ekarpena egin du BEZa aparte, zolaren baliokidea dena, ondasun zatiezinaren %38a.
Behin eraikina erosita Udalak bere zatia Nasuvinsaren gain utziko du osoki eta orduan erakunde publikoak eraikina barnetik akitzeko proiektua idatziko du, 1.262.926,82 euroko inbertsioa eginez, 10 bizitegiak eraikitzeko. Egindako aurreikuspenaren arabera 2023an barna akitu beharko litzateke dena.
Baztango Udalaren erranetan, «bereziki aipagarria da akitu gabeko eraikina berrerabiliko dela, dagoeneko dagoena aprobetxatuz, nekazaritzako lurrik ukitu gabe. Kontuan hartuta Baztanen 800 etxetik goiti daudela hutsik, horrek behar du izan lehentasunezko bidea udalaren ustez, dagoena aprobetxatu eta berrerabili».