Bertan arituko dira lanean Josune Gorostegi eta Nerea Iturriria, eta aurkezpenean dendaren asmoak azaldu zituzten. Liburuak, jostailu hezitzaileak eta bertako nekazarien eta artisauen produktuak dituzte salgai, baina denda bat baino gehiago, «kulturgunea izateko asmoa dugu; liburu aurkezpenak, solasaldiak eta mahai-inguruak eginen dira bertan, eta denborarekin zine alternatiboko emanaldiak egin nahi genituzke, proiekzio eta zine forumekin».
Gainera, Baztango elkarte eta idazleei ateak ireki dizkiete, «eta gela bat dugu, bertako taldeek behar izanez gero bilerak egiteko erabil dezaten». Musika ere ez zen faltatu aurkezpenean, eta Amaia Cordoba pianoan, Asier Viela txistuarekin eta Oihane Santxotena dantzan, emanaldi ederra egin zuten.