Baztango Udalak Elizondoko hainbat espaloi beheratu ditu irisgarritasuna hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 24a, 11:30

Baztango Udalak 11.000 euroko inbertsioa egin du Elizondon hainbat espaloi beheratzen, «herritar guztien segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko». Herriko hamaika tokitan (Aita Donostia, Diputazio hiribidea, Giltxaurdi, Datue…) espaloien hozkak kendu dituzte zirrikadun aulkiekin edo haurren orgattoekin jaitsi eta igateko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrak aisago ibiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun