Erdizko meategiaren proiektuaz

Hainbat alderdi, eragile eta sindikatuk bat egin dute Erdiz Bizirik taldeak deitutako manifestazioarekin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 21a, 12:30

Bihar 17:00etan Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da mobilizazioa

Hainbat alderdi, eragile eta sindikaturen atxikimendua izan du Erdizko meategiaren kontra bihar arratsaldean Iruñean eginen den manifestazioak. Zehazki, CGT, Zurekin-Contigo, LAB, Baztan Bidasoko Turismo Elkartea, Steilas, ELA, Sortu, EHNE Nafarroa, Mendialdeko GKS, Ekologistak Martxan, ESK, Ernai, Nafarroako EH Bildu eta Euskal Herriko Bilgune Feminista taldeek egin dute bat Erdiz Bizirik plataformak deitutako mobilizazioarekin.

'Landa eremuaren defentsan' lelopean, plataformak Iruñeko karriketara eraman nahi ditu bere aldarriak, eta manifestazioan parte hartzea animatu dituzte eragile eta herritar guztiak. Gainera, joareak eramateko eskatu dute, «ahal bezain bertze asots egiteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun