Neurogarapenari eta ikasteko arazoei buruzko solasaldia antolatu du Baztan Ikastolak apirilaren 26an

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 21a, 18:00

Heldu den asteazkenean 17:00etan Arizkunenean izanen da hitzordua, Eloy Capapayren eskutik

Baztan Ikastolak neurogarapenari eta ikasteko arazoei buruzko solasaldia antolatu du apirilaren 26an Arizkunenea Kultur etxean. Eloy Capapay Etxabarren terapeutak gidatuko du saioa eta bertzeak bertze, nahi eta ezin duten haurren arazoak, portaera arazoak, arreta defizita eta TDHA, dislexia eta lateralitate gurutzatua landuko ditu.

Mintzaldia gaztelaniaz izanen da eta plaza mugatuak izanen dira, jarlekuak bete arte. Parte hartzeko baztanikastola.ge@gmail.com helbidera idatzi beharko da eta posta elektronikoz baieztatuko dute onarpena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun