Baztandarren Biltzarra elkarteak tonbolan laguntzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 20a, 12:30

Urteroko ohiturari segituz, Baztandarren Biltzarra elkarteak tonbola antolatuko du aurten ere, eta horretarako eskualdeko komertzioen laguntza eskatu dute. Tonbolan zozketatzeko produktuak emateko edo edozein ekarpen egiteko taldearekin harremanetan jar daiteke tonbola@baztandarrenbiltzarra.eus helbidearen bitartez edo 630 12 45 81 eta 689 91 64 51 telefono zenbakietara idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun