Sinopsia
Anderrek, bertze aunitzek bezala, susmatzen du bere aitak torturak jasan zituela komisaldegi hartan. Susmoak argitzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan 1960-2014 bitartean egindako Tortura eta tratu txarrak ikertzeko Proiektua ezagutuko du.
Ikerketa honetan argitaratutako emaitzek izututa, proiektuan parte hartu zuten medikuntzan, psikologian, psikiatrian eta abokatutzan aritutako pertsonekin elkartuko da berriro, eta "tortura psikologikoa", "Istanbulgo Protokoloa" edo "hurbilketa estatistikoa" bezalako kontzeptuak irakatsiko dizkiote eta ipar globaleko torturaren errealitatea erakutsiko diote.