'Landa eremuaren defentsan' lelopean, mobilizazio deialdia zabaldu du Erdiz Bizirik taldeak Iruñean. Apirilaren 22an 17:00etan Antoniutti parketik abiatuko da manifestazioa eta «Euskal Herriko nahiz atzerriko eragile eta banako guztiak» joatera animatu dituzte. Gainera, joareak eramateko eskatu dute, «ahal bezain bertze asots egiteko».
Manifestaziora joateko autobusak antolatuko dituzte, Baztandik 15:30ean abiatuko direnak. Izen ematea Elbeteko Posadan eta Elizondoko Goizalde, Saioa eta Intza ostatuetan egin daiteke apirilaren 19ra arte eta 10 euro ordaindu beharko dira.
Solasaldi informartiboak
Meategi egitasmoaren berri emateko eta manifestaziora joatera animatzeko, plataformak hainbat solasaldi eman ditu azken asteetan Euskal Herriko hainbat herritan. Hiru hitzordu gehiago antolatu dituzte aste honetan, hiruak 19:00etan: gaur Oñatiko gaztetxean, bihar Iruñeko Katakraken eta ortzegunean Leitzako gaztetxean.