Berroetako VI. Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 11:30

Maiatzaren 14an eginen da lasterketa eta bi ibilbide izanen ditu

Berroetako Mendi Elkarteak VI. Mendi Lasterketa antolatuko du aurten maiatzaren 14an. Bi ibilbide egiteko aukera izanen da, luzea Saioaraino, 21 kilometro eta 1275 metroko desnibelarekin eta motza 15 kilometro eta 737 metroko desnibelarekin. Irteera eta helmuga herrian egonen dira, 08:00etan banatuko dituzte dortsalak eta 09:00etan hasiko da lasterketa.

Izena emateko 22 euro ordaindu beharko dira eta gehienez ere 300 parte-hartzaile izanen dira bi proben artean. Interesatuek herrikrosa.eus webgunean eman dezakete izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun