Elizondoko Txokoto tabernak eskaintza kulturalarekin segituko du apirilean ere, eta bi hitzordu antolatu ditu. Lehenbizikoa igande honetan izanen da; Kattalin Arizmendi artista elizondoarrak kontzertu akustikoa emanen du 19:30ean. Heldu den igandean, apirilaren 23an, Ekaitz Goikoetxeak Balio erantzia aforismo liburuaren aurkezpena eginen du 19:30ean. Bi ekitaldiak debalde izanen dira, ostatuko goiko solairuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.