Erdizko meategiaren proiektuaz

Apirilaren 22an Iruñeko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Erdiz Bizirik taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 13a, 15:30

'Landa eremuaren defentsan' lelopean manifestazio deialdia zabaldu du Erdiz Bizirik plataformak apirilaren 22an Iruñean, 17:00etan Antoniutti parketik abiatuta. Bertara joateko autobusak antolatuko dituzte Baztandik 15:30ean. Izen ematea Elbeteko Posadan eta Elizondoko Goizalde, Saioa eta Intza ostatuetan egin daiteke apirilaren 19ra arte eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun