Urrutiak eta Iantzik irabazi dute Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 11:00

Iñaki Urrutia eta Iñaki Iantzi txapeldunak, antolatzaileekin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Iñaki Urrutiak eta Iñaki Iantzik irabazi dute Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako lehen mailako txapela. Ortzegun Sainduan jokatutako final estuan 40-37 irabazi zieten David Albiasuri eta Abi Bengoetxeari.

Bigarren mailako finalean, berriz, Mikel Igoak eta Iosu Gamiok errazago irabazi zieten Aingeru Olaberi eta Fermin Larralderi, 40-21. Denera 44 pilotarik parte hartu dute txapelketan, hamar bikote aritu baitira lehen mailako txapelketan eta hamabi bigarren mailakoan. Txapelketa borobiltzeko, nola ez, afaria izan zuten trinketean bertan.

Denera 44 pilotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan. Argazkian horietako batzuk, sari banaketaren ondotik. Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun