Udaberriko feria eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 10:00

Urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira goizean Merkatuko plazan

Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek udaberriko feria antolatu dute bertze behin Elizondon, apirilaren 14an.

10:00etan hasiko da egitaraua azienda feriarekin Merkatuko plazan eta XXIII. Ahari lehiaketa ospatuko dute aurten. Ordu eta leku berean artisauen eta bertako produktuen merkatua ere eginen dute ekoizleek. 11:00etan txistulariak izanen dira, eta 11:30etik 13:30etara haurrendako tailerrak. 12:00etan Baztango Dantzari Ttikien emanaldia izanen da, eta 12:15ean urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia abiatuko da. 12:30ean bertako produktuen dastaketa egiteko aukera izanen da eta egitaraua borobiltzeko, lehiaketako sari banaketa eginen dute 13:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun