Baztango eta Baigorriko gazteen arteko topaketa eginen dute asteburuan Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 09:00

'Atzoko, gaurko eta biharko sareak' izenpean, 12-15 urte bitarteko gazteen topaketa antolatu dute Baztango Udalak eta Baigorriko Herriak. Amaiurko aterpean eginen da topaketa, apirilaren 14tik 16ra, eta hainbat jarduera prestatu dituzte gazteek elkar ezagutu eta bi ibarretako historian murgil daitezen; mendi martxa, dokumentala, ginkana, ezagutza solasak… Izen ematea itxita dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun