Baztango Udalak Telegrameko kanal berria ireki du informazioa zabaltzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 5a, 17:00

Kanal honen bidez, herritar guziek udal jarduerari buruzko informazioa, ohar garrantzitsuak, karrika edo ur mozketak, ekitaldien agenda… hartuko dituzte sakelako telefonoan

Baztango Udala Telegram mezularitza aplikazioaren bitartez komunikazioak zabaltzeko sarea osatzen ari da, eta lehendik zeuden webgune eta sare sozialez gain, Telegrameko kanala ireki du udalari buruzko informazioaren berri emateko. Kanalean sartzeko nahikoa da lotura honetan klik egitea, eta mezuak hartzeari uzteko nahikoa da kanaletik ateratzea. Honekin, udal jarduerari buruzko informazioa, ohar garrantzitsuak, karrika edo ur mozketak, ekitaldien agenda… zabaldu nahi dituzte baztandarren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun