Rubiken kubo txapelketa eginen dute Elizondon ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko apirilaren 5a

Baztango Udalak, AESk eta WCAk Rubiken kuboaren Baztan Open 2023 txapelketa antolatu dute aste honetan. Arizkuneneko kontzertu aretoan jokatuko da txapelketa apirilaren 7an eta 8an, goizez 08:30etik 14:00etara eta arratsaldetan 15:00etatik 20:30era, eta sarrera librea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun