Erratzuko artisauek bi azoka eginen dituzte aste honetan Elizondon eta Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 10:00

Erratzuko artisauek bi azoka prestatu dituzte aste honetarako. Ortzegunean, apirilaren 6an, Elizondoko plazan izanen dira egun osoan, 10:00etatik 20:00etara. Igandean, berriz, Erratzuko plazan izanen dira 11:00etatik 15:00etara. Hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da azoketan; bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun