Baztango Gaztetxeak hainbat jarduera prestatu ditu udaberrirako

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 31a, 17:00

Baztango Gazte Asanbladak hainbat ekitalditan parte hartuko du apirilean eta maiatzean Euskal Herriko zenbait lekutan

Bihar, apirilaren 1ean, mendi buelta eginen dute Usurbilen, bertako gazte asanbladarekin batera. Apirilaren 22an, berriz, Erdiz Bizirik plataformak Iruñean deitutako manifestaziora joanen dira. Hilaren 28an Iruritan izanen dira, Irakurle taldeak antolatutako Bihurguneko nasa liburuaren aurkezpenean, Uxue Apaolazaren eskutik, Kaiola elkartean 18:00etan. Apirilaren 29an, berriz, Celos, toxicidad y ética en las relaciones tailerra izanen dute gaztetxean 11:00etan Mikel Abaurrearen eskutik.

Maiatzeko ere bi hitzordu izanen dituzte Baztango gazteek; hilaren 6an poesia errezitaldia izanen dute gaztetxean eta maiatzaren 20an frontenis txapelketa antolatuko dute. Gaztetxeko kideek jarduera hauetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun