Proiektu txikitzaileen aurkako borroken mahai-ingurua antolatu du GKSk larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 28a, 11:00

Mendialdeko GKSk proiektu txikitzaileen aurkako borroken eztabaida antolatu du apirilaren 1ean 11:00etan Baztango Gaztetxean. Erdiz Bizirik, AHT Gelditu! eta Sañu Bizirik plataformek parte hartuko dute mahai-inguruan eta GKSko kideek moderatuko dute. Ondotik, aperitiboa hartzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun