Gurutze Aizpuruk eta Jose Javier Elizainzinek irabazi dute Iruritako I. Frontenis Txapelketa Mistoa

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 16:00

Urtarrilaren 14an herriko gazteek Iruritako I. Frontenis Txapelketa Mistoa abiatu zuten. 30 neska-mutilek eman zuten izena, eta 15 bikotetan banatuak aritu dira azken hilabeteetan. Asteburu honetan jokatu dute finala Aranabia frontoian, eta Gurutze Aizpuruk eta Jose Javier Elizainzinek osatutako bikotea izan da garaile.

Argazkiak: Miren Ballarena

Egun osoko egitaraua prestatu zuten larunbaterako. 11:00etan 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izan zen eta Beñat Mariezkurrenak eta Ainara Dendarietak 30-27 irabazi zuten Naroa Elizainzin eta Hegoi Iturregiren kontra. 12:00etan, berriz, finala jokatu zuten; Gurutze Aizpuruk eta Jose Javier Elizainzinek 30-19 irabazi zuten Arturo Iturralde eta Ainhoa Retegiren kontra.

Partiden ondotik bazkaria izan zuten Gizarte Bilgunean, eta besta egiteko aukera izan zuten gero Kapitan General DJaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun