Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte martxoaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 18:00
Paleta goma txapelketako bi kategorietako finalerdiak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Antxitonean. Argazkia: Ondikol

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da eta martxoaren 25ean, larunbatean 16:00etan hasita jokatuko dituzte lehen eta bigarren mailako finalerdiak.

Antxitonea trinketean, larunbatean 16:0etan

  • Olabe eta Larralde – Jon O. eta Txeimi (bigarren maila)
  • Josetxo eta Kati – Iani eta Iñaki U. (lehen maila)
  • Gamio eta Igoa – Inda eta Etxebere (bigarren maila)
  • Albiasu eta Abi – Javiertxo eta Imanol (lehen maila)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun