Iruritako I. Frontenis Txapelketa Mistoko finala, bazkaria eta besta izanen da larunbatean herrian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 13:30

Iruritako Aranabia frontoian jokatuko dute finala.

Bazkaria Gizarte Bilgunean izanen da eta bihar arte ematen ahalko da izena

Hainbat partiden ondotik, Iruritako I. Frontenis Txapelketa Mistoaren finala jokatuko dute iruritarrek martxoaren 25ean, larunbata. Goizean ezagutuko da bikote irabazlea; 11:00etan 3. eta 4. postua erabakitzeko partida jokatuko dute eta 12:00etan izanen da finala.

Irabazleak erabakita, bazkaria eginen dute 14:00etan Gizarte Bilgunean, pertsona guziendako irekia. Bazkariko txartelak 20 eurotan daude salgai eta bihar izanen da izena emateko azken eguna. Horretarako, ineteresatuek Gizarte Bilgunean eros ditzakete, edo iruritapilota@gmail.com helbidera idatzi. Bazkal ondoan besta izanen da Kapitan General DJaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun