Arkupeak elkarteko 60 mendizale Baztanen ibili dira

Arkupeak elkarteko mendizaleak Zigako elizaren atarian, astearteko txangoan.

Arkupeak elkarteko mendi taldeko 60 bat mendizalek hileroko irteera egin zuten martxoaren 21ean, asteartea, oraingoan Baztan aldean. Zehazki, Oronoz-Mugairitik abiatu eta ibilaldk zirkularra egin zuten, Berroeta, Aniz eta Zigan barna ibili eta berriz ere Oronoz-Mugairira bueltatuz, Urgain jatetxean bazkaltzeko.

Arkupeak elkarteko mendizaleak bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun