Tasio Nagore Garralda izanen da UPNren alkategaia Baztanen

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 20:00

UPNk gaur arratsaldean jakitera eman duenez, 65 urteko Tasio Nagore Garralda izanen da erregionalisten zerrendaburua maiatzaren 28ko hauteskundeetan. Duela lau urteko hauteskundeetan hiru zinegotzi erdietsi zituen Navarra Sumak Baztango udalean. Orduan Isabel Olabe Ballarena zuten zerrendaburu.

UPNk bere Twitter kontuan zabaldu duenez, Nagorek «elkarbizitzaren alde lan egin eta N-121-A bezalako azpiegiturak defendatu nahi ditu, Baztan produkzio-zentro bihurtzeko». Gainerakoan, «kirol instalazioak eta kultura bultzatu eta Baztani osasun zentroetan dagokion dotazioa eskatu» nahi ditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun