Ikastetxeko jasangarritasuna sustatzeko konpromisoak zehaztu ditu Elizondoko Lanbide Eskolak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 19:00

Eskolako komunitatearen artean eskualdeko errealitatea ezagutaraztea eta bertako produktuak sustatzea dute helburu

Elizondoko Lanbide Eskolak adierazi duenez, «zentroko irakasle klaustroak eskola jasangarriago bateranzko konpromiso zehatzak hartu zituen otsailaren 27an. Konpromiso hauen helburua eskolako komunitatearen artean Baztan-Bidasoko errealitatea ezagutaraztea eta produktuak sustatzea da. Alde batetik, bertako enpresetan erosketak egitea lehenetsi dugu. Bertzetik, bertako ingurunea, errealitatea, kultura, enpresak eta produktuak ezagutarazteko jarduerak antolatzeko konpromisoa hartu dugu. Azkenik, berrerabilpena eta soberakinak eskolako kideen artean elkartrukatzeko jarduerak antolatuko ditugu».

Honez gain, «eskualdeko gainontzeko erakunde eta zerbitzu publikoak jasangarritasunaren aldeko pausoak ematen segi dezaten animatzen ditugu eta bide horretan elkarlanerako gure prestutasuna azaltzen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun