Martina Novatzkyren 'Itzulera' liburuaren aurkezpena bertan behera gelditu da

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 17a, 10:30

Bidelagun elkarteak antolatua, Martina Novatzky autoreak Itzulera (Volver aquí) liburua aurkeztekoa zuen martxoaren 27an 19:00etan Arizkunenean, baina arrazoi pertsonalak tarteko, bertan behera utzi behar izan dute aurkezpena eta momentuz ez dute data berririk paratu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun