Hainbat lanetan aritzeko lau lanposturen deialdia kaleratu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 11:30

Martxoaren 31ra arte ematen ahalko da izena udaletxeko bulegoetan

Baztango Udalak lau udal lanposturako deialdia zabaldu du; hiru zerbitzu anitzetan eta mendi lanetan aritzeko eta bertzea sasiak mozteko traktorea gidatzeko. Kontratuek sei hilabeteko iraupena eta D mailako ordainsaria izanen dute, eta hautaproben bitartez aukeratuko dituzte langileak.

Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte izena eman ahal izateko:

  • Eskolako graduatuaren titulua edukitzea.

  • Langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.

  • Euskara maila ziurtatzea, C1 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.

  • B1 motako gidabaimena edukitzea.

  • Nortasun agiri nazionala, eskatzen den titulazio akademikoa eta ikastaroen eta lan esperientzien ziurtagiriak aurkeztea.

Eskabideak martxoaren 31ko 14:00ak arte aurkezten ahalko dira udaletxeko bulegoetan. Deialdiak eta eskabideak eskuragarri daude baztan.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun