Nafarroako Gobernuak, gaur egindako saioan, Elizondoko lur batzuen nahitaezko desjabetze urgentea onartu du, N-121-B errepidera irteera egiteko. Zehazki, saihesbideko 50+040 kilometro puntuko belaian egin nahi dute irteera, Foruzaingoaren kuartelaren parean.
Lanak ahal bezain fite hasteko tramiteak azkartu dituzte, eta 48.384,62 euroko gastua aurreikusi dute, desjabetutako lurren jabeei emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!