Sinopsia
Anne Etchegoyen abeslariaren eskutik, dokumentalaren egileek hegoaldeko Pirinioetatik Maulera milaka emakume nafar eta aragoiarrek 1870 eta 1940 bitarteko urtetan egindako bideari heldu zioten. Ainarak, hegaztiekin duten antzagatik hala deituak, neguero joaten ziren abarken industrian lan egitera. Udaberrian etxera itzultzen ziren, bertako ekonomiari laguntzeko, beren familia eratzeko eta bizitza berri bati ekiteko. Denboran, geografian eta inguruabar historiko eta pertsonaletan zeharreko bidaia bat kontatzen da hemen, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez azaldua.